Lanaren azalpena

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo edo Lanbide Heziketa arteko haur eta gazteei eta haien irakasleei zuzendurik dagoen web gunea da NATURAN HEZTEN. Gure inguruneko naturaren hezkuntzan sakontzeko helburuz sorturiko proiektua da. Webgune honetan, hainbat arlotako arazo egoerak aurkituko dituzu, natur zientziak, gizarte zientziak, gorputz hezkuntza, euskara, biologia, geologia eta beste hainbat.

Naturan hezten, “Aralar – Mundua leku den lurra” dokumentaletik sortu den proiektua da, baina horrek ez du esan nahi soilik Aralar inguruko ikasle eta irakasleentzako tresna bat denik. Naturan hezten proiektuak proposatzen dituen arazo egoera guztiak Euskal Herriko edozein txokotako eskoletan egin ahal izateko pentsatuak izan dira, gure lurraldeko hainbat txokotan antzeko paisaiak edota problematikak baititugu.

Bertan hezkuntzarako hainbat material ezberdin topatuko dituzue. Gure ekarpena, ikus-entzunezkoak irudiez hornitu eta muntatzea izan da.