ON-Ekoizpenean

Home/ON-Ekoizpenean
ON-Ekoizpenean2024-04-08T21:24:19+01:00
904, 2024
Ordiziako mendizaletasunaren memoria

By |2024/04/09|Categories: Ekoizpenean_|0 Comments

AZALPENA Azken urte hauetan, hamarnaka elkarrizketa egin dizkiegu Ordiziako mendizale belaunaldi ezberdineei. Gerra ostetik, gaur eguneraino; Aralarko txoko kuttunetatik, Himalaiako gailur gorenetaraino; mendi txango ezberdineetatik, maila goreneko eskaladetaraino... hamaika kontu eta hamaika istorio. Patxi Garmendia ere elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Bere testigantzari esker Ordiziako azken mendeko mendizaletasunaren erradiografi zabala izan dugu. Guzti hau, Ordiziako Mendizaleak-eko partaide diren Mari Karmen Odriozola eta Juan Mari Garmendiaren zuzendaritzapean.

804, 2024
Aztala Lurrean (Dokumentala)

By |2024/04/08|Categories: Ekoizpenean_|0 Comments

SINOPSIA Gaur egun, ezohikoa bilakatu den arren, gazte izan eta munduari begiratzeko modu ezberdin bat du protagonistak. Baserri batean jaio, baina bertako errealitateaz jabetu gabe, 20 urtera iritsi den neska gazte bat da dokumentalean zehar gidari lana egingo duena. Aitak, baserriari bizkarra emanda hezi duen arren, ganbaran aurkituko duen sega zahar batetik abiatu, eta bere inguru hurbila ezezik, Europako sega mundua eta baserri giroa ere nolakoak diren deskubrituko ditu. Horretarako, Euskal Herriko sega elkarte batekin topo egingo du, [...]

Go to Top