Project Description

ATEAK IREKI ekimenak, AEBko Euskal Komunitateko gazteak, gure hizkuntzaz, gure ohiturez, gure kulturaz… blaitu eta etorkizunean euskal komunitatearen aktibo izan daitezen, gure artean hiru asteko egonaldian antolauko ditu. Bertako familiekin, eta batez ere familietako gazteekin, harremanak estutzea du helburu, Goierriko eta AEBko euskal komunitatearen artean zubiak eraikiz. Urte gutxi batzu barru estrategikoak izan daitezkeen komunikazio eta harremanak lortu eta sendotu asmoz.

Urtea: 2022

Gidoia: Aitzol Barandiaran

Zuzendaritza, Argazkia eta Muntaia: Iban Toledo

Produkzioa eta kamera laguntzailea: Aloña Jauregi