ON-Ekoizpenean

Home/ON-Ekoizpenean
ON-Ekoizpenean2024-04-08T21:24:19+01:00
904, 2024
Ordiziako mendizaletasunaren memoria

By |2024/04/09|Categories: Ekoizpenean_|0 Comments

AZALPENA Azken urte hauetan, hamarnaka elkarrizketa egin dizkiegu Ordiziako mendizale belaunaldi ezberdineei. Gerra ostetik, gaur eguneraino; Aralarko txoko kuttunetatik, Himalaiako gailur gorenetaraino; mendi txango ezberdineetatik, maila goreneko eskaladetaraino... hamaika kontu eta hamaika istorio. Aitzakia bat behar genuen, Ordiziak historian zehar mendizaletasunarekin izan duen lotura hestua bildu eta Ordiziarrei helarazteko eta gaur egungo Ordiziako mendizale taldearen 75. urteurrenarekin ekin genion lan bilduma oparo hau osatzeari. Trabak ere izan ditugu harrez geroztik, COVID-a besteak beste baina etenaldiaren ondoren belaunaldiz belaunaldi hainbat elkarrizketetan jaso dugu mendizale askoren testigantza. Emaitza oparoa izan dela aurreratu genezake, aberatsa, egindako elkarrizketatu denek jarrera [...]

804, 2024
Aztala Lurrean (Dokumentala)

By |2024/04/08|Categories: Ekoizpenean_|0 Comments

SINOPSIA Gaur egun, ezohikoa bilakatu den arren, gazte izan eta munduari begiratzeko modu ezberdin bat du protagonistak. Baserri batean jaio, baina bertako errealitateaz jabetu gabe, 20 urtera iritsi den neska gazte bat da dokumentalean zehar gidari lana egingo duena. Aitak, baserriari bizkarra emanda hezi duen arren, ganbaran aurkituko duen sega zahar batetik abiatu, eta bere inguru hurbila ezezik, Europako sega mundua eta baserri giroa ere nolakoak diren deskubrituko ditu. Horretarako, Euskal Herriko sega elkarte batekin topo egingo du, [...]

Go to Top