Descripción del proyecto

Ataungo udalaren enkarguz Joxe Martin Apalategi antropologo Ataundarrari omentzeko eginiko ikusentzunezkoa.

Joxe Martinek 70 urte bete behar zituen egun berdinean, Ataungo zine aretoan eginiko omenaldian aurkeztu zen ikus-entzunezkoa. (Goierriko Hitzaren kronika)

_________

«Paisaia hau urak du goldatu… milioika urtetan…

Gizakiak ere bere aztarna utzi du lurraldeotan… milaka urtetan…

Ezkalune etxea; San Gregorio auzoan. 1949. urtean jaio nintzen hemen…

Sei anaia-arrebetan laugarrena, ez nuen haurtzaro samurra izan. Hitzak normal ahoskatzeko arazoak nituen. Auzoko beste haurrek, iseka, Ezkaluneko frantsesaesaten zidaten. Arazo hura sudurrean eta eztarrian ebakuntza eginez konponduko zidaten medikuek… Baina haurtzaro hark markatu ninduen. Nire unibertso propioa eraiki nuen…»