Urriaren 18an Segurako Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 41. edizioa aurkeztu zen. Bertan, dantza sueltoan aritzen diren euskal herriko dantzari onenak parte hartzen dute. Aurten urriaren 21ean arratsaldeko 18:00etan Segurako Baratze pilotalekuan ospatuko da.

Pasa den urtean jarraipen berezia egin genuen. 40. urteurrena zela eta urte guztian zehar makina bat ekintza antolatu zituzten eta bakoitza grabatzen izan ginen. Asmoa jasotako irudi guztiekin laburpen bideo dinamiko bat ekoiztea zen. Nolabaiteko errekonozimendua emanez urte guzti hauetan txapelketan era ezberdinetara parte hartu dutenei: antolatzaile, laguntzaile, babesle, parte-hartzaile, ikusle eta herritarrei.

Gogoratu, dantza txapelketaz gain, aurten ere goizean zehar II Dantza Eguna ospatuko dutela Seguran.

40. urteurrneko bideo laburpea ikusgai dezute: